paroles de chanson / Mikel Markez parole / Gizartearen Eraikuntza lyrics  | ENin English

Paroles de Gizartearen Eraikuntza

Interprète Mikel Markez

Paroles de la chanson Gizartearen Eraikuntza par Mikel Markez lyrics officiel

Gizartearen Eraikuntza est une chanson en Basque

Zer anarkista mota ginateke
gizarte hau kritikatuko ez bagenu,
eta zer artista mota ginateke
gizarte hau aldatu nahi ez bagenu.

Nola maite liteke
lan eskaintza bati ezetz esatea
ausardiarik handiena
bihurtu duen gizarte hau.

Nolako koldarkeria behar da
krediturik gabe bizitzea
lorpen bilakatu duen
gizarte hau onartzeko.

Inork ez du aspaldi
auto-stopik egiten
ezezagunei gure konfidantza
eskaintzen ez diegulako.

Arratsaldeko zortzietan
kaleak hutsik geratzen dira
super-merkatuak denbora pasako
gune bilakatu ditugu.

Jendea oraindik ere
ezkondu egiten da
apaizak sakristian dibortzio zoriontsua
opa dien bitartean.

Zer anarkista...

Gurasoek haurrekiko
kontrol poliziala daukate
maitasunaren eta
segurtasunaren aitzakian.

Laster lehen aldiz
larrua jotzera doazenean
gurasoei
abisatuko diete.

Munduaren historian
psikologoaren beharrarekin
hazi diren lehenengo haurrak
sortu ditugu.

Dena eros dezaketen
haur hauek preziorik garestiena
ordaindu diote bizitzari
ilusioa galtzea.

Horregatik niri
ez iezadazue
balore hauek finkatzeko
laguntzarik eskatu.

Zer anarkista...
Droits parole : paroles officielles sous licence Lyricfind respectant le droit d'auteur.
Reproduction des paroles interdite sans autorisation.

Commentaires sur les paroles de Gizartearen Eraikuntza

Nom/Pseudo
Commentaire
Copyright © 2004-2024 NET VADOR - Tous droits réservés. www.paroles-musique.com
Connexion membre

Se connecter ou créer un compte...

Mot de passe oublié ?
OU
CREER COMPTE
Sélectionnez dans l'ordre suivant :
1| symbole en haut de la cible
2| symbole en haut du cadenas
3| symbole en haut du nuage
grid grid grid
grid grid grid
grid grid grid