song lyrics / Mikel Markez / Gizartearen Eraikuntza lyrics  | FRen Français

Gizartearen Eraikuntza lyrics

Performer Mikel Markez

Gizartearen Eraikuntza song lyrics by Mikel Markez official

Gizartearen Eraikuntza is a song in Basque

Zer anarkista mota ginateke
gizarte hau kritikatuko ez bagenu,
eta zer artista mota ginateke
gizarte hau aldatu nahi ez bagenu.

Nola maite liteke
lan eskaintza bati ezetz esatea
ausardiarik handiena
bihurtu duen gizarte hau.

Nolako koldarkeria behar da
krediturik gabe bizitzea
lorpen bilakatu duen
gizarte hau onartzeko.

Inork ez du aspaldi
auto-stopik egiten
ezezagunei gure konfidantza
eskaintzen ez diegulako.

Arratsaldeko zortzietan
kaleak hutsik geratzen dira
super-merkatuak denbora pasako
gune bilakatu ditugu.

Jendea oraindik ere
ezkondu egiten da
apaizak sakristian dibortzio zoriontsua
opa dien bitartean.

Zer anarkista...

Gurasoek haurrekiko
kontrol poliziala daukate
maitasunaren eta
segurtasunaren aitzakian.

Laster lehen aldiz
larrua jotzera doazenean
gurasoei
abisatuko diete.

Munduaren historian
psikologoaren beharrarekin
hazi diren lehenengo haurrak
sortu ditugu.

Dena eros dezaketen
haur hauek preziorik garestiena
ordaindu diote bizitzari
ilusioa galtzea.

Horregatik niri
ez iezadazue
balore hauek finkatzeko
laguntzarik eskatu.

Zer anarkista...
Lyrics copyright : legal lyrics licensed by Lyricfind.
No unauthorized reproduction of lyric.

Comments for Gizartearen Eraikuntza lyrics

Name/Nickname
Comment
Copyright © 2004-2024 NET VADOR - All rights reserved. www.paroles-musique.com/eng/
Member login

Log in or create an account...

Forgot your password ?
OR
REGISTER
Select in the following order :
1| symbol at the bottom of the trash
2| symbol at the top of the star
3| symbol to the left of the envelope
grid grid grid
grid grid grid
grid grid grid