song lyrics / Mikel Markez / Bidertzeko Lapurra lyrics  | FRen Français

Bidertzeko Lapurra lyrics

Performer Mikel Markez

Bidertzeko Lapurra song lyrics by Mikel Markez official

Bidertzeko Lapurra is a song in Basque

Heriok besterik ez dezake egin
irribarre
prostituta hark egiten zuen moduan.
Herio besterik ez daiteke,
zinez,
hain ederra izan.
Gaztain errearena azala,
gauari ostutako bi botoi
haren begiak,
burdin gorriarena
haren mihiaren ukitua,
hortz zuri haien irribarrea
egunsentia zen ahoaren gangan.
Oso gutxi hitz egiten zuen,
baina zakila laztandu zidanerako
bere hankartean urtzeko gertu
jarri zitzaidan haragia.
Argia itzalita, azpian hartu nuen,
bustian labain lerratu nintzaion,
Coruñakoa, ijitoa omen zen,
eta atera gabe bira egin
eta gainera ekarri,
sugelindera gerri bihurria
ene esku artean irristan.
Orduan argia piztu nuen
eta erasoak azkartu egin zituen:
sabelpeko bidelapurra zen
haren alua.
Eta orduan ikusi nuen,
txinparta baten ziztada aire beltzean,
gogo-truke larrutan ari denaren
plazer distira.
Lyrics copyright : legal lyrics licensed by Lyricfind.
No unauthorized reproduction of lyric.

Comments for Bidertzeko Lapurra lyrics

Name/Nickname
Comment
Copyright © 2004-2024 NET VADOR - All rights reserved. www.paroles-musique.com/eng/
Member login

Log in or create an account...

Forgot your password ?
OR
REGISTER
Select in the following order :
1| symbol to the left of magnifying glass
2| symbol to the right of the padlock
3| symbol to the left of the star
grid grid grid
grid grid grid
grid grid grid