song lyrics / Esti eta Mikel Markez / Ez Da Bizitza lyrics  | FRen Français

Ez Da Bizitza lyrics

Performers Esti eta Mikel MarkezEsti Markez featuring Mikel Markez

Ez Da Bizitza song lyrics by Esti eta Mikel Markez official

Ez Da Bizitza is a song in Basque

EZ DA BIZITZA

Ez da bizitza uneoro
igarotzen dena,
gu baizik bere baitatik ihesi,
gure ezerezean dena daukagula,
unibertsoa ere ba daramagula
ahaztu genuen
egunaren bila.

Inongo jainkok ez gintuen aukeratu
eta ez dugu bere errukia
irabazi beharrik izan.
Erlojuaren orratzak gure aspermena
neurtzen zuten amesgaizto bihurtu zirenean
ihesi joan ginen, urrun, hain urrun
non geure burua aurkitu genuen:
han zegoen, herabe eta uzkur,
gure izaera, nortasun-mozorroa jantzita,
ispiluetan multiplikatuz, gure misterio gosea.

Ez da bizitza uneoro
igarotzen dena.

Ohituren errepikan, izerdia isuri genuen
zerbait berria sortzeko unean,
arima izozten zitzaigun.
Tradizio deitzen genion frakasoari,
hutsaren islan multiplikaturiko mina,
basamortuan bustitzen, ez dakien
langarra zitzaigun jakinduria.
Ikasi behar ez genuena, ahaztu ezinik
ikasi nahi genuena, ba dakigula
deskubritu genuen arte, konturatu ginen arte.

Ez da bizitza uneoro
igarotzen dena,
gu baizik bere baitatik ihesi,
gure ezerezean dena daukagula,
unibertsoa ere ba daramagula
ahaztu genuen
egunaren bila.
Lyrics copyright : legal lyrics licensed by Lyricfind.
No unauthorized reproduction of lyric.

Comments for Ez Da Bizitza lyrics

Name/Nickname
Comment
Copyright © 2004-2024 NET VADOR - All rights reserved. www.paroles-musique.com/eng/
Member login

Log in or create an account...

Forgot your password ?
OR
REGISTER
Select in the following order :
1| symbol at the bottom of the heart
2| symbol to the right of the camera
3| symbol at the top of the clock
grid grid grid
grid grid grid
grid grid grid