song lyrics / Esti eta Mikel Markez / Printzesak eta Printzeak lyrics  | FRen Français

Printzesak eta Printzeak lyrics

Performers Esti eta Mikel MarkezEsti Markez featuring Mikel Markez

Printzesak eta Printzeak song lyrics by Esti eta Mikel Markez official

Printzesak eta Printzeak is a song in Basque

PRINTZESAK ETA PRINTZEAK

Printzesa eder, printzipe guapo
Mari errauskin edota zapo
laranja erdirik ez ezazu bila;
zeu osoa zarelako.
Zeure begiez bizi, eta ez
besteen begientzako
-egin dorretxetik salto-
Aske bazara ez duzulako
askatzailerik beharko.

Konplexuz gizen ta pisuz lumak
besteentzako panpin kuttunak
izan gaitezen agintzen digu
sarritan gure garunak.
Izan gaitezke haundi zein txiki,
azkarrak edo tuntunak,
braketdunak, barredunak….
Erakargarri egiten gaitu
gure berezitasunak.

Bizitzak dauzka hainbat zutabe
pozak, tristurak ta dudak daude.
Dena aldatzen da, ta soilik gara
geure buruaren jabe.
Ate bat itxi eta beste bat
zabaltzen da parez pare;
lotu ta askatu xuabe.
Edonor gabe bizi gintezke
eta edonor gu gabe.

Gaurrak puskatzen du iragana
eta egunak gaua darama
eta hasten den bezain natural
bukatzen da harremana.
Ez ezazu pasa bizitza osoa
begiratuz besteengana;
bila ezazu zeugan barna
zeu zara zeure zorionean
eragin gehien daukana.

Jardin haundi bat duten etxeak
asko balio duten kotxeak
bikote beti irrifartsuak
instagrameko poseak….
Askatasuna ematen digu
topikoak birrintzeak
inperfektu sentitzeak
ipuinetan bakarrik daude
printzesak eta printzeak.
Lyrics copyright : legal lyrics licensed by Lyricfind.
No unauthorized reproduction of lyric.

Comments for Printzesak eta Printzeak lyrics

Name/Nickname
Comment
Copyright © 2004-2024 NET VADOR - All rights reserved. www.paroles-musique.com/eng/
Member login

Log in or create an account...

Forgot your password ?
OR
REGISTER
Select in the following order :
1| symbol at the top of the trash
2| symbol at the top of the helmet
3| symbol at the bottom of the cloud
grid grid grid
grid grid grid
grid grid grid