paroles de chanson / Esti eta Mikel Markez parole / Printzesak eta Printzeak lyrics  | ENin English

Paroles de Printzesak eta Printzeak

Interprètes Esti eta Mikel MarkezEsti Markez featuring Mikel Markez

Paroles de la chanson Printzesak eta Printzeak par Esti eta Mikel Markez lyrics officiel

Printzesak eta Printzeak est une chanson en Basque

PRINTZESAK ETA PRINTZEAK

Printzesa eder, printzipe guapo
Mari errauskin edota zapo
laranja erdirik ez ezazu bila;
zeu osoa zarelako.
Zeure begiez bizi, eta ez
besteen begientzako
-egin dorretxetik salto-
Aske bazara ez duzulako
askatzailerik beharko.

Konplexuz gizen ta pisuz lumak
besteentzako panpin kuttunak
izan gaitezen agintzen digu
sarritan gure garunak.
Izan gaitezke haundi zein txiki,
azkarrak edo tuntunak,
braketdunak, barredunak….
Erakargarri egiten gaitu
gure berezitasunak.

Bizitzak dauzka hainbat zutabe
pozak, tristurak ta dudak daude.
Dena aldatzen da, ta soilik gara
geure buruaren jabe.
Ate bat itxi eta beste bat
zabaltzen da parez pare;
lotu ta askatu xuabe.
Edonor gabe bizi gintezke
eta edonor gu gabe.

Gaurrak puskatzen du iragana
eta egunak gaua darama
eta hasten den bezain natural
bukatzen da harremana.
Ez ezazu pasa bizitza osoa
begiratuz besteengana;
bila ezazu zeugan barna
zeu zara zeure zorionean
eragin gehien daukana.

Jardin haundi bat duten etxeak
asko balio duten kotxeak
bikote beti irrifartsuak
instagrameko poseak….
Askatasuna ematen digu
topikoak birrintzeak
inperfektu sentitzeak
ipuinetan bakarrik daude
printzesak eta printzeak.
Droits parole : paroles officielles sous licence Lyricfind respectant le droit d'auteur.
Reproduction des paroles interdite sans autorisation.

Commentaires sur les paroles de Printzesak eta Printzeak

Nom/Pseudo
Commentaire
Copyright © 2004-2024 NET VADOR - Tous droits réservés. www.paroles-musique.com
Connexion membre

Se connecter ou créer un compte...

Mot de passe oublié ?
OU
CREER COMPTE
Sélectionnez dans l'ordre suivant :
1| symbole en bas de la maison
2| symbole à gauche du pouce en l'air
3| symbole à droite de l'horloge
grid grid grid
grid grid grid
grid grid grid