song lyrics / Benjamin / Oihu lyrics  | FRen Français

Oihu lyrics

Performer Benjamin

Oihu song lyrics by Benjamin official

Oihu is a song in Basque

Hegalak, aizkorarekin moztu dizkidate.
Bihotza, labanaz zulatu didate.
Zulo beltz sakon baten dut burua,
jaustearen eta altxatzearen legean.

Zugaz denbora pasatzean
naizen moduan onartzen naiz,
Nire portaerak ulertzea,
bizitzari zentzua emotea.

Nire dudak, denborak argitzen dituelako.
Arrazoia, denborak ematen duelako.
Zulo beltz sakon baten dut burua,
baina zutik jaustea da helburua.

Zugaz denbora pasatzean
naizen moduan onartzen naiz,
Nire portaerak ulertzea,
bizitzari zentzua emotea.

Argi dago buruak eta bihotzak bat egin behar dutela,
Baina ez da batere erreza, ez da
gizarteak finkatuta dituen
esterotipoei aurre egitea.

Robotak gara, sentimendurik ez edukitzeko hezituak,
ondo pasatzeko emozio hori kenduta.
Zer gara orain ba,er gara?
Marrazki bizigabeak?

Agian berandu konturatu gara, baina hobe berandu konturatzea
inoiz garrantzirik ez emotea baino,
kartzela hontan bizitzeko prest ez egotea,
norabide bat bilatzea.

Zer gara? Hegalik gabeko txoriak?
Edo askatasunaren bila doazen arimak?
Promesa faltsuetan ez jausteko, ondokoen mesedeetan ez egoteko, sistemaren atzaparretan ez jausteko.

Libre izan, libre hegan, libre bizi, libre hil.
Inork ezin zaitu lotu, maitatu maite duzun hori
ta gorrotatu mintzen zaitun hori,
katerik gabeko bizitza bat edukitzeko.

Ta bai, agian, bizitzen ari zarena ez da
merezi duzun hori, oztopo asko daude bidean,
baina aurrera egiteko beharrari
kasu egin.

Zugaz denbora pasatzean
naizen moduan onartzen naiz,
Nire portaerak ulertzea,
bizitzari zentzua emotea.
Lyrics copyright : legal lyrics licensed by Lyricfind.
No unauthorized reproduction of lyric.

Comments for Oihu lyrics

Name/Nickname
Comment
Copyright © 2004-2024 NET VADOR - All rights reserved. www.paroles-musique.com/eng/
Member login

Log in or create an account...

Forgot your password ?
OR
REGISTER
Select in the following order :
1| symbol to the left of the padlock
2| symbol at the top of the smiley
3| symbol at the bottom of the thumbs up
grid grid grid
grid grid grid
grid grid grid