paroles de chanson / En Tol Sarmiento parole / Egingo Dugu Eztanda lyrics  | ENin English

Paroles de Egingo Dugu Eztanda

Interprète En Tol Sarmiento

Paroles de la chanson Egingo Dugu Eztanda par En Tol Sarmiento lyrics officiel

Egingo Dugu Eztanda est une chanson en Basque

Geldiezinak izan ginen,
izar iheskorra zeruan.
Maite genuena egiten
biluztu ginen gau bakoitzean.

Argiak itzali izan arren,
sua mantentzen ari gara
eta laster gure azken gaua balitz bezala,
egingo dugu eztanda.

Geldiezinak izan ginen,
iraganeko gazteluan.
Batera geroa margotzen
hunkitu ginen taula gainean.

Ekaitz azpian izan arren
sua berpizten ari gara
eta laster gure azken gaua balitz bezala,
egingo dugu eztanda.

Mila aldiz berreskuratuko ditugu
erortzean galdutako indarrak.
Berriz berotuko ditugu ahotsak
elkartzeko kantu berri batean.

Orain ez dezala denborak itzali,
aspaldi piztu genuen sugarra.
Urrun egon ginen baina itzuli gara
ta azkenengo gaua balitz bezala,
egingo dugu eztanda.
Droits parole : paroles officielles sous licence Lyricfind respectant le droit d'auteur.
Reproduction des paroles interdite sans autorisation.

Commentaires sur les paroles de Egingo Dugu Eztanda

Nom/Pseudo
Commentaire
Copyright © 2004-2024 NET VADOR - Tous droits réservés. www.paroles-musique.com
Connexion membre

Se connecter ou créer un compte...

Mot de passe oublié ?
OU
CREER COMPTE
Sélectionnez dans l'ordre suivant :
1| symbole à droite du nuage
2| symbole à gauche de l'oeil
3| symbole en haut de l'appareil photo
grid grid grid
grid grid grid
grid grid grid